Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 422 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 618 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 292 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 478 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 28, 1.713 proba egin zituzten (1.189 PCR eta 524 antigeno proba) eta horietatik 142k positibo eman zuten (%8,4)
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 28, 9 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 3 ZIUn, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 113 daude ospitalean, horietatik 22 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%23), eta 30-44 urtekoak (%21); atzetik, 15-29 urtekoak (%20). Ondotik, 15 urtetik beherakoak daude (%18), eta 60tik 75era bitartekoak (%10). Azkenik, 75 urtetik gorakoak %8 dira. Positibo berrien batez bertzeko adina 38,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 53 emakumeak dira eta % 47 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 53.827 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.126koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!