Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 422 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 618 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 291 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 478 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 27, 2.293 proba egin zituzten (1.755 PCR eta 538 antigeno proba) eta horietatik 127k positibo eman zuten (%5,5)
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 27, 7 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 99 daude ospitalean, horietatik 19 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira, eta 30-44 urtekoak, %24 eta %23, hurrenez hurren. Atzetik datoz 15 urtetik beherakoak (%21). Ondotik, 15-29 urteko taldea dago (%18), eta 60tik 75era bitartekoa (%9). Azkenik, 75 urtetik gorakoen taldea dago (%5). Positibo berrien batez bertzeko adina 36,9 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 53.725 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.124koa.