Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 422 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 617 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 287 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 478 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 25, 2.406 proba egin zituzten (1.343 PCR eta 1.063 antigeno proba) eta horietatik 205ek positibo eman zuten (%8,5)
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 25, 7 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 2 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 95 daude ospitalean, horietatik 20 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15-29 urtekoak (%24) eta 30-44 urtekoak (%21) dira. Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldea dago (%20), eta 15 urtetik beherakoak (%19). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak (%11) eta 75 urtetik gorakoak (%5). Positibo berrien batez bertzeko adina 37,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 53.443 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.122koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!