Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 422 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 616 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 285 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 478 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 24, 3.184 proba egin zituzten (1.955 PCR eta 1.229 antigeno proba) eta horietatik 158k positibo eman zuten (%4,9)
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 24, 10 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 95 daude ospitalean, horietatik 19 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45-59 urtekoak dira (%26) eta 30-44 urtekoak (%21). Ondotik, 15 urtetik beheitiko taldeak daude (%19), eta 15-29 urtekoak (%16). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak daude (%13), eta 75 urtetik goitikoak (%5). Positibo berrien batez bertzeko adina 40,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 55 emakumeak dira eta % 45 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 53.238 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.121ekoa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!