Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 422 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 616 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 284 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 478 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 23, 3.095 proba egin zituzten (1.971 PCR eta 1.124 antigeno proba) eta horietatik 171k positibo eman zuten (%5,5)
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 23, 6 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 2 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 91 daude ospitalean, horietatik 18 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45-59 urtekoak dira (%29) eta 30-44 urtekoak (%20). Ondotik, 15 urtetik beheitikoen eta 15-29 urtekoen taldeak daude (%16). Azkenik, 60-75 urte bitartekoek %14 dute eta 75 urtetik goitikoek %5. Positibo berrien batez bertzeko adina 41,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 61 emakumeak dira eta % 39 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 53.080 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.121ekoa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!