Txibitek gaur goizean Azkoienen komunikabideei egindako adierazpenetan adierazi duenez, «txertoen hornidurak huts egiten ez badigu, horiek dira gure aurreikuspenak». «Beti esan izan dugu baliabide materialak eta pertsonalak ditugula txertatze-erritmoa azkartzeko», baina «dena iristen zaizkigun txertoen araberakoa izanen da».