Azpimarratu duenez, «ospitaleko okupazio-indizea da gehien kezkatzen gaituena». «Une honetan, handitu egin bada ere, nahiko eragin txikia du oraindik», gaineratu du.
Ildo horretan, presidenteak espero du adineko pertsonen txertaketak aurrera egiten duen heinean, «intzidentzia gutxituko dela», eta, beraz, «ospitaleko okupazioa ez dela hain adierazgarria izanen».