N-121-A

N-121-A errepidean Olabetik Lantzeko bidegurutzerainoko tarteko lanak apiril hondarrean hasiko dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 23a, 14:00

Olabetik Lantzeko bidegurutzerainoko hamabi kilometroak moldatzen apiril hondarrean hasiko dira.

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri- Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, apirilaren bukaeran N-121-A errepidearen bigarren zatia eraikitzeko lanak hastea aurreikusi du. 12 kilometroko tartea eginen dute Olabeko saihesbidetik (10,5 km) Lantzeko bidegurutzeraino (22,5 km). Datozen egunetan lanen behin betiko esleipena egitea aurreikusi dute.

Bigarren tarte horretako berrikuntza nagusiak hauek dira: Etulain eta Lantzerako sarbideak berritzea, egungo bidegurutzeak handituz eta aldatuz. Bidegurutze horiek sarrera eta irteerako errei independenteak izanen dituzte, gorriz seinaleztatuak, errepidetik mugitutako biribilguneak eta argiztapen-sistemak. Gainera, Enderizko hegoaldeko irteerako biribilgunea handituko dute eta aurreratzeko tarteak berrantolatuko dituzte, betiere kontrako noranzkoko erreietan sartu gabe eta bereizteko metalezko hesiarekin, ibilgailu-pilaketak murrizteko eta ibilbidearen bide-segurtasuna areagotzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun