Koronabirusa

Koronabirusaren gakoak bideo-pilulak (23): Txertoak eta gero

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 26a, 13:00

Ikusten ari gara lehen dositik txertoek gaixotasunaren alderdi larrienetatik babesten dutela eta transmisioa prebenitzen dutela, hau da, hein batean behintzat, esterilizatzaileak direla. Baieztatuz gero, errazagoa izango litzateke talde inmunitatea lortzea. Horretarako, beharrezkoa da pertsonen %70 txertatuta egotea. Horrela aipatu digu Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak, ETBk eta Elhuyarrek elkarrekin ekoiztutako Teknopolis programan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun