Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 422 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 611 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 282 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 477 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 22, 2.248 proba egin zituzten (978 PCR eta 1.270 antigeno proba) eta horietatik 66k positibo eman zuten (%5,2)
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 22, 9 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 92 daude ospitalean, horietatik 17 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beheitikoak dira (%28), eta 30-44 urtekoak (%22). Ondotik, 45-59 urteko taldea dago (%21), eta 15-29 urteko segmentua (%13). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak daude (%9), eta 75 urtetik goitikoak (%7). Positibo berrien batez bertzeko adina 35 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 53 emakumeak dira eta % 47 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 52.909 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.121ekoa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!