Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 421 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 603 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 282 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 477 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 21, 1.148 proba egin zituzten (756 PCR eta 392 antigeno proba) eta horietatik 66k positibo eman zuten (%5,7)
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 21, 9 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 3 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 86 daude ospitalean, horietatik 19 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 urtetik 59 urtera bitartekoak dira, eta 15 urtetik beheitikoak, % 20 bakoitza. Ondotik, 30 eta 44 urte bitartekoak daude (%18) eta 15 eta 29 urte bitartekoak (%16). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak daude (%14), eta 75 urtetik goitikoak (%12). Positibo berrien batez bertzeko adina 41,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 52.791 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.121ekoa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!