Etxalarko Bentaren eta Amixelaieta tunelaren artean dagoen radarra (80 km/orduko) abendu hondarrean instalatu zuten eta pasa den urtarrilean amaitu zuten Arraizko Benta baino lehenago dagoena paratzeaz (50 km/orduko), Belate aldetik.
N-121-A izanen da radar gehien duen Nafarroako errepidea
Azkeneko bi hauekin, Nafarroako errepideetan zazpi radar finko daude lanean, eta zazpi radar horietatik hiru N-121-A errepidean: Lesakan, Almandozen eta Arraizko Bentan.
Hauek dira Nafarroako zazpi radarrak:
- Lekunberri parean, Leitzarango autobia (A-15), 127,6 kilometroan, Iruñeko noranzkoan.
- Altsasu parean, Iparraldeko autobia (A-1), 401,5 kilometroan, iparralderantz.
- Cintruenigotik hurbil, N-113 errepideko 91,3 kilometroan, Iruñeko noranzkoan.
- Belateko eta Almandozko tunelen artean, N-121-A errepideko 32,5 kilometroan, iparralderantz.
- Murchante parean, Vasco-Aragonesa autobidea (AP-68), 218,2 kilometroan, Zaragozako noranzkoan.
- Arraizko Benta parean Belate aldetik, N-121-A errepideko 25,7 kilometroan, Iruñeko noranzkoan.
- Etxalarko Benta eta Lesaka artean, N-121-A errepideko 60,2 kilometroan, bi noranzkoetan
Horiek horrela, N-121-A errepidea da radar gehien duen Nafarroako errepidea.