Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 421 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 602 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 281 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 477 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 20, 1.291 proba egin zituzten (926 PCR eta 365 antigeno proba) eta horietatik 89k positibo eman zuten (%6,9)
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 20, 5 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 76 daude ospitalean, horietatik 17 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%25), eta atzetik 15 urtetik beheitikoak (%22). Ondotik, 15-29 urteko taldeak daude (%17) eta 75 urtetik goitikoak (%13). Azkenik, 60-75 urteko taldeak daude (%12) eta 30-44 urtekoak (%11). Positibo berrien batez bertzeko adina 42,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 53 emakumeak dira eta % 47 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 52.725 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.120koa.