Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 420 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 599 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 280 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 477 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 19, 1.251 proba egin zituzten (919 PCR eta 332 antigeno proba) eta horietatik 100ek positibo eman zuten (%8)
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 19, 4 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 72 daude ospitalean, horietatik 16 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15 urtetik beheitikoak dira (%25), eta atzetik 45 eta 59 urte bitartekoak (%24). Ondotik, 30-44 urteko taldea dago (%22). Azkenik, 15-29 urteko eta 60-75 urteko taldeak (%12) eta 75 urtetik gorakoak (%5) daude. Positibo berrien batez bertzeko adina 37,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 52.636 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.118koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!