Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 420 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 597 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 280 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 477 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 18, 1.970 proba egin zituzten (1.024 PCR eta 946 antigeno proba) eta horietatik 119k positibo eman zuten (%6)
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 18, 7 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 69 daude ospitalean, horietatik 18 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 30 eta 44 urte bitartekoa da (%23), atzetik 15-29 urtekoak eta 45-59 urtekoak (%18). Ondotik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak daude (%16) eta 15 urtetik beheitikoak (%15). Azkenik, 75 urtetik goitikoen taldea dago (%10). Positibo berrien batez bertzeko adina 41,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 59 emakumeak dira eta % 41 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 52.536 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.118koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!