Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 420 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 596 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 280 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 477 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 17, 1.788 proba egin zituzten (793 PCR eta 995 antigeno proba) eta horietatik 70ek positibo eman zuten (%3,9)
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 17, 3 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 73 daude ospitalean, horietatik 17 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 30-44 urtekoak eta 45-59 urtekoak dira, %29rekin. Ondotik, 15 urtetik beherakoen eta 15 urtetik 29 urtera bitartekoen taldeak daude (%13, hurrenez hurren). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak daude (%9), eta 75 urtetik gorakoak (%7). Positibo berrien batez bertzeko adina 42 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 52.417 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.118koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!