Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 419 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 595 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 280 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 477 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 16, 2.130 proba egin zituzten (1.259 PCR eta 972 antigeno proba) eta horietatik 100ek positibo eman zuten (%4,5)
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 16, 8 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 2 ZIUn, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 73 daude ospitalean, horietatik 15 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beheitikoak dira (%25), eta 30-44 urtekoak (%22). Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldeak daude (%20), eta 15-29 urtekoak (%17). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak (%13) eta 75 urtetik goitikoak (%3). Positibo berrien batez bertzeko adina 35,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 52.347 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.118koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!