Bihar bukatuko da Errigoraren udaberriko kanpaina

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 23a, 10:00

Produktu guztiak kalitate bikainekoak eta ber­takoak dira. Ez bertan elaboratuak soilik, proze­suaren hasieratik bukaeraraino, bertan eginak

Eskaintza

Azken urteotan agroekologiaren alde egiten ari diren apustuan sakontzeko eskaintza osatu dute aurtengoan:

  • Oliba­-olio birjina estraren kasuan, lau ba­rietate eskaintzen dituzte, bi ekologikoan ekoitziak —arbekina eta arroitz, bertako oli­ba-barietatea— eta bertze bi ez­-ekologikoak —pikual eta enpeltre—.

  • Kontserben kasuan, ekoizpen ekologikoko bederatzi produktu eskaintzen dituzte —zainzu­ri zuriak, pikillo piperrak, orburuak, kardua, barazki­-menestra, potxak, tomate frijitua, barazki­-kremak eta txitxirioak— eta zazpi ez­-ekologikoak —zainzuriak, pikillo pipe­rrak, orburuak, kardua, zerba­-penkak eta borraja sorta, potxak eta tomate frijitua—.

  • Aipatutakoaz gain, arroz ekologikoa eta ez­-ekologikoa eta pasta ekologiko sortak ere eskaintzen dituzte.

Kanpainaren funtzionamendua

Kanpaina urtean behin egiten da eta, beraz, ideia eskaera handiak egitea da: urtean behin, urte guztirako. Horregatik, olioa 5 litroko bi­ doietan eskaintzen da eta arroza, pasta eta ba­razki­-kontserbak 12 unitateka.

Aurten, hainbat produktutan kopuru ­mugak dituztela eta, bi bide prestatu dituzte eskaerak egi­teko:

  • Internetez, errigora.eus webgunean.
  • Eta, Internet bidez eskaerak egiteko gai ez dire­nentzat, telefono bidez, Hego Euskal Herri­tik +34 848 87 12 23 eta Ipar Euskal Herritik +33 532 09 35 45 telefono ­zenbakira deituta.

Banaketa apirilaren bigarren hamabostaldian eginen dute eta, salbuespenak salbuespen, produktu guztiak aldi berean hartuko dira. Es­kaera egiterakoan aukeratu behar da produk­tuak biltzeko puntua eta bertan zehaztutako egun eta ordutegian pasa beharko da biltze­ra. 200 bat herritan daude banaketa guneak.

Ordainketa txartel bidez egiten dutenen ka­suan, bi zatitan ordaintzeko aukera izanen da (erdia martxoan eta bigarren zatia apirilean). Hala egiten ez duenak, dena batera ordainduko du, eskudirutan, produktuak biltzean.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun