COVID-19: Azken datuak

Bi positibo gehiago atzeman dituzte azken datuen arabera, bana Beran eta Sunbillan

Osasunbideak ez du AstraZenecaren txertorik jarriko datozen 15 egunetan.

Azken datuen arabera, bi positibo atzeman dituzte gure lurraldean: bat Beran eta bertze bat Sunbillan. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %3,2koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 71 pertsona zeuden (horietatik 14 ZIUn). Atzeman zituzten 68 kutsatuen batez bertzeko adina 37,9 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.116koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 417 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 595 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 280 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 477 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 15, 2.130 proba egin zituzten (1.035 PCR eta 1.095 antigeno proba) eta horietatik 68k positibo eman zuten (%3,2)

COVID-19ak jota, atzo, martxoak 15, 5 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 71 daude ospitalean, horietatik 14 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %60, Tuteran %15 eta Lizarran %7. Gainerako positiboak (%18) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 90.429 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, martxoak 15, 1.168 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 28.982 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beherakoak dira (%26), eta 45 urtetik 59 urtera bitartekoak (%25). Ondotik, 30-44 urteko taldeak daude (%18) eta 60tik 75era bitartekoak (%13). Azkenik, 15-29 urteko taldeak daude (%12) eta 75 urtetik gorakoak (%6). Positibo berrien batez bertzeko adina 37,9 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 52.247 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.116koa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun