Alkateek eta suhiltzaileek «egunero Belateko eta Almandozko tuneletatik pasatzen diren milaka erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko premiazko neurriak» eskatuko dizkiote Nafarroako Gobernuari. Adierazi dutenez, «ulertezina» iruditzen zaie «egungo gobernuaren jarrera. Azpiegiturek duten arrisku maila handiaren jakitun dira baina ez dute neurririk hartzen eta horren ondorioz, egunero tunel barrenean sutea izateak sortuko lukeen arrisku larriari aurre egin behar diogu».
Arrisku maila, gainera, «urtetik urtera handiagoa» dela diote alkateek eta suhiltzaileek, «merkantziak garraiatzen dituzten ibilgailu astunen trafikoa gero eta handiagoa delako». Salatu dutenez, «gobernuak segurtasun araudira egokitzeko 15 urteko epea izan zuen. Epea bukatu da baina oraingo gobernuak deus egin gabe segitzen du». Araudia «argia» dela gaineratu dute: «kontua ez da Europak jar ditzakeen isun ekonomikoak bere gain hartzea. Isunetik harago, tunelak behin-betiko egokitzeko neurriak hartu behar dira, epe laburrean erabiltzaileen segurtasuna ziurtatzeko».
Biharko hitzorduan aitzinera begira eginen dituzten mobilizazioen berri emanen dute eta Bernardo Ziriza Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesio kontseilariari ere eskaera zuzenduko diote, alde batetik, «behin-behinean, eta azpiegitura horiek aipatutako zuzentarauak eskatzen duen segurtasun-mailara behin betiko egokitzen ez diren bitartean, premiazko neurri osagarriak ezarri eta hartzeko» eskatuz, eta bertzetik, «tunelen segurtasuna areagotzeko hartuko diren edo indartuko diren neurri alternatiboak, horien probak barne, arriskuen analisi baten bidez jakinarazteko».
Ekimenarekin bat egin duten ordezkariak:
- Ladis Satrustegi Alzugarai (Lesakako alkatea)
- Aitor Elexpuru Egaña (Berako alkatea)
- Juan Carlos Unanua Navarro (Igantziko alkatea)
- Maricarmen Lizoain Osinaga (Olaibarko alkatea)
- Leire Ortuoste Gartzia (Doneztebeko alkatea)
- Miguel Mari Irigoien Sanzberro (Etxalarko alkatea)
- Andres Etxenike Iriarte (Bertizaranako alkatea)
- Joseba Otondo Bikondoa (Baztango alkatea)
- Alberto Urdaniz Elizondo (Odietako alkatea)
- Edurne Barberena Larraiotz (Arraitz-Orkingo alkatea)
- Josu Zozaia Ubiria (Urrozko alkatea)
- Jaione Zabalo Juantorena (Ezkurrako alkatea)
- Dabid Iturria Almandoz (Arantzako alkatea)
- Jon Telletxea Juanenea (Beintza-Labaiengo alkatea)
- Natalia Rekarte Oteiza (Donamariako alkatea)
- Pedro Lezaun Esparza (Ezkabarteko alkatea)
- Miguel Angel Larraioz Vidan (Anueko alkatea)
- Javier Bereau Mikelarena (Iturengo alkatea)
- Ernesto Dominguez Olea (Zubietako alkatea)
- Ane Otxandorena Juanena (Elgorriagako alkatea)
- Martin Pikabea Agirre (Ultzamako alkatea)
- Evaristo Mentaberri Mihura (Zugarramurdiko alkatea)
- Iñaki Ariztia Urriza (Urdazubiko alkatea)
- Isabel Baleztena Larraza (Lantzeko alkatea)
- María Esther Lacasta Perez Ilzarbe (Basaburuko alkatea)
- Ugutz Zelaieta Fernandez (Oizko alkatea)
- Alfredo Arruiz Sotes (Uharteko alkatea)
- Iñaki Estanga Mitxelena (Eratsungo alkatea)
- Arantxa Arregi Alberro (Doneztebe)
- Maider Otxandorena Cilleros (Anueko alkate ohia)
- Carlos Garaikoetxea Elso (Berroeteako alkatea)
- Peio Sarratea Sanzberro (Almandozko alkatea)
- Fernando Arraztoa Larregi (Gartzaingo alkatea)
- Aitor Bazterrika Zelaieta (Elizondoko alkatea)
- Ixabel Aleman Irungarai (Amaiurko alkatea)
- Imanol Juanikotena Taberna (Elbeteko alkatea)
- Kristina Fernandez Perez (Anizko alkatea)
- Kaiet Itoitz Ibarra (Erratzuko alkatea)
- Jorge Oteiza Ugarte (Oronoz-Mugairiko alkatea)
- Jose Antonio Etxeberria Osakar (Zigako alkatea)
- Jose Luis Retegi Iturmendi (Arraiozko alkatea)
- Ernesto Prat Urzainki (Lekarozko alkatea)
- Maximo Santesteban Zizur (Etsaingo alkatea)
- Jose Luis Iraizoz Etulain (Olagueko alkatea)
- Juantxo Erbiti Mitxeltorena (Arizuko alkatea)
- Jose Jabier Zaro Iraola (Burutaingo alkatea)
- Roberto Armendariz Paternain (Olabeko alkatea)
- Maite Uriz Zelai (Olaitzeko alkatea)
- Angel Melero Perez (Enderitzeko alkatea)
- Fermin Orbegozo Mendikoa (Soraurengo alkatea)
- Natxo Odria Andreu (Azozko alkatea)
- Teresa Guilabert Rodriguez (Makirriaingo alkatea)
- Mikel Olleta Mugueta (Zildotzeko alkatea)
- Daniel Idoate Gerendiain (Eusako alkatea)
- Javier Rubio Vela (Orikaingo alkatea)
- Julen Ancizu Marckert (Lizasoko alkatea)
- Jose Ramon Berasain Berasain (Auzako alkatea)
- Iñaki Ezkurra Osacar (Urritzola-Galaingo alkatea)
- Jorge Alzu Cardesa (Ostizko alkatea)
- Maite Larretxea Zilbeti (Ziaurrizko alkatea)
- Aitor Amundarain Suarez (Anotzibarko alkatea)
- Letizia Altuna Cueli (Erripako alkatea)
- Arantxa Aznar Goñi (Gendulaingo alkatea)
- Iñaki Elizondo Osinaga (Latasako alkatea)
- Javier Ayarra Ullate (Oronozko suhiltzaile-sarjentua)
- Mikel Uriarte Toledo (Oronozko suhiltzailea)
- Jose Ignacio Telletxea Sein (Oronozko suhiltzailea)
- Leandro Aurrecoetxea Ezkurdia (Oronozko suhiltzailea)
- Paskal Martinez Fernández (Oronozko suhiltzailea)
- Jon Ander Zanguitu Torrontegui (Oronozko suhiltzailea)
- Roberto Bravo Izko (Oronozko suhiltzailea)
- Xabier Santesteban Etxeto (Oronozko suhiltzailea)
- Pedro Jose Gamboa Petrirena (Oronozko suhiltzailea)
- Pedro Molina Cortes (Oronozko suhiltzailea)
- Jon Oskaritz Perurena (Oronozko suhiltzailea)
- Mikel Beriain Sanchez (Oronozko suhiltzailea)
- Francisco Javier Gandarillas Palacios (Oronozko suhiltzailea)
- Carlos Urrutia Ibañez (Oronozko suhiltzailea)
- Patxi Peña Roman (Oronozko suhiltzailea)
- Oscar Goñi Matxiñena (Oronozko suhiltzailea)
- Carlos Fernandez Fernández (Oronozko suhiltzailea)
- Jesús Angel Busto Gil (Oronozko suhiltzailea)
- Carlos Astrain Borrega (Oronozko suhiltzailea)
- Jose Luis Arangoa Goñi (Oronozko suhiltzailea)
- Iñigo Oreja Sanz (Oronozko suhiltzailea)
- Sebastian Adot Armendariz (Oronozko suhiltzailea)
- Juan Vidal Mihura Azpilikueta (Oronozko suhiltzailea)
- Jose Fermin Astiz Goñi (Oronozko suhiltzailea)
- Mikel Gastesi Zabaleta (Oronozko suhiltzailea)
- Julian Baldanta Petrirena (Oronozko suhiltzailea)
- Alberto Breton Mendia (Oronozko suhiltzailea)
- Pedro Izko Zaratiegi (Oronozko suhiltzailea)
- Daniel Itsaso Ran (Oronozko suhiltzailea)
- Joseba Cemborain de Esteban (Oronozko suhiltzailea)
- Pedro Oiartzabal Larraburu (Oronozko suhiltzailea)
- Sergio Ayarra Ullate (Oronozko suhiltzailea)
- Francisco Jabier Arraras Irañeta (Oronozko suhiltzailea)
- Mikel Xabier Juaniz Juanena (Altsasuko suhiltzailea)