Lidertza sendotu du Beti Gazteko gizonezkoen futbol talde nagusiak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko mar. 15a, 09:00
Beti Gazteko gizonezkoen eta emakumezkoen talde nagusiak elkarrekin larunbatean Mastegin, ekipazio berriaren aurkezpenean. Bi taldeek garaipenak lortu dituzte asteburuan. Argazkia: Mikel Leiza

Emakumeek ere irabazi egin zuten ligako lehen partidan Hernanin eta Doneztebeko talde nagusiak ere garaipen garbia lortu zuen

Gipuzkoako Ohorezko Mailan ari den Beti Gazteko futbol talde nagusiak lidertza sendotu du asteburu honetan, Mastegin Ordiziari 3-0 irabazita. Lesakako taldeko emakumeek ere ligako lehen partida irabazi zuten Hernanin. Doneztebeko talde nagusiak ere irabazi egin zuen etxean eta bigarrenak galdu Iruñean. Baztanek eta Gure Txokoak atseden zuten asteburu honetan, eskubaloian BKTko emakumeek bezalaxe. Gainerakoan, kategoria ttikietako kirolariak hasiak dira pixkanaka konpetitzen.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Baztan atsedena.

Gipuzkoako Ohorezko mailan

  • Beti Gazte 3 (Ander Ordokik 2 eta Urki Txoperena) – Ordizia 0

Gipuzkoako Preferente mailan

  • Gure Txokoa atsedena.

Nafarroako Preferente mailan

  • Doneztebe 4 (Borja Arregik 2, Ander Arbilla eta Aimar Zestau) – JD San Jorge 0

Nafarroako erregionaleko lehen mailan

  • CD Iruña B 6 - Doneztebe B 0

Gipuzkoako Emakumezkoen Ohorezko Erregionala

  • Hernani 0 – Beti Gazte 1 (Olaia Telletxea)

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Gure Txokoa 1 (Urtzi Fagoaga) – San Marcial B 1

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • CD San Ignacio 1 – Baztan 1 (Aritz Maisterrena)
  • Doneztebe 0 – CD Valle de Egues 5

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • Baztan 1 (Imanol Zoco) – Ardoi A 2

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Real Union Club 3 - Beti Gazte 0
  • San Marcial 2 - Gure Txokoa 1 (Martxel Matxikote)

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • Doneztebe A 1 (Unai Garaikoetxea) – CD Amaya B 2
  • Baztan 7 (Imanol Goienetxek 5, Xuban Telletxea eta Zena Irisarri) – CD Asdefor C 1

Neska kadete-infantilak, Nafarroako ligan

  • Beti Kozkor 2 - Beti Gazte 0

Infantilak, Nafarroako lehen mailan

  • Baztan 5 (Mattin Mayorak 3, Mateo Lertxundi eta Haritz Bidegain) – CD Atarrabia 3
  • Gure Txokoa 5 (Ibai Lekuonak 2, Peio Martikorena, Mattin Perez eta Mikel Ponbar) – CD Iruña 2

Infantilak, Nafarroako bigarren mailan

  • Doneztebe 9 (Koteto Ezkurrak 4, Jonan Etxebeste, Rafa Ghertan, Javier Zabala, Hegoi Andresena eta Iñaki Bazterrika) – Gazte Berriak Ansoain 0
  • Baztan 5 – CD Ademar 3

 

ARETO-FUTBOLA

Mutiko infantilak

  • Aurrera A 1 – Manfisa Xota FS 4
  • AD San Juan B 1 – Aurrera B 5

 

ESKUBALOIA

Nafarroako Emakumezkoen Ligan

  • Baztango BKT atsedena.

Nafarroako neska jubenilak

  • Gurpea Beti-Onak A 31 - Baztango BKT 21

Nafarroako neska kadeteak

  • Baztango BKT 6 – Malkaitz 31
  • Aurrera – Atarrabia A atzeratua

Nafarroako neska infantilak

  • Malkaitz B 5 – Baztango BKT A 30
  • GDM La Merced 11 – Baztango BKT B 36

Nafarroako neska alebinak

  • BM Loyola B 6 – Baztango BKT A 10
  • Baztango BKT B 0 – Agoizko KE 0

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun