Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 416 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 595 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 280 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 475 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 14, 946 proba egin zituzten (605 PCR eta 341 antigeno proba) eta horietatik 40k positibo eman zuten (%4,2)
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 14, 5 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 73 daude ospitalean, horietatik 16 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%30), eta 30-44 urtekoak (%20). Ondotik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak daude (%17), eta 15 urtetik beherakoak (%15). Azkenik, 75 urtetik gorakoen taldeak daude (%13) eta 15-29 urtekoenak (%5). Positibo berrien batez bertzeko adina 45,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52,5 emakumeak dira eta % 47,5 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 52.179 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.115ekoa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!