Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 416 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 593 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 279 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 474 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 13, 1.289 proba egin zituzten (977 PCR eta 312 antigeno proba) eta horietatik 51k positibo eman zuten (%3,9)
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 13, 1 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 3 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 70 daude ospitalean, horietatik 16 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15-29 urtekoak eta 15 urtetik beherakoak dira (%35 eta %21, hurrenez hurren). Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldeak daude (%19), eta 30-44 urtekoak (%13). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak (%8) eta 75 urtetik gorakoak (%4). Positibo berrien batez bertzeko adina 33 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 52.139 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.115ekoa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!