COVID-19: Azken datuak

Hiru positibo gehiago atzeman dituzte azken datuen arabera: bi Oronozen eta bat Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 13a, 08:03

Azken datuen arabera, hiru positibo atzeman dituzte gure lurraldean: bi Oronozen eta bat Leitzan. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %2,8koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 69 pertsona zeuden (horietatik 13 ZIUn). Atzeman zituzten 51 kutsatuen batez bertzeko adina 31,5 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.115ekoa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 414 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 593 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 276 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 474 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 12, 1.857 proba egin zituzten (1.084 PCR eta 773 antigeno proba) eta horietatik 51k positibo eman zuten (%2,8)

COVID-19ak jota, atzo, martxoak 12, 7 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 69 daude ospitalean, horietatik 13 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %53, Tuteran %22 eta Lizarran %6. Gainerako positiboak (%19) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 87.158 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, martxoak 12, 2.452 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 28.125 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beherakoak (%31) eta 45 eta 59 urte bitartekoak (%27) dira. Ondotik, 15-29 urteko taldeak daude (%24), eta 60tik 75era bitartekoak (%10). Azkenik, 30 eta 44 urte bitarteko taldeak daude (%8), eta 75 urtetik gorakoak (%0). Positibo berrien batez bertzeko adina 31,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 53 emakumeak dira eta % 47 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 52.088 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.115ekoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun