Baztango eta Bertizaranako bi abentura parkeak heldu den martxoaren 19an, ortziralean, irekiko dituzte ateak. Bezeroei, berriz ere, kirol abenturaz gozatzeko aukera emanen diete.
Baztan Abentura Park
2015ean lehenbiziko saria lortu zuen FITURen. Lau urtetik goitiko haurrentzako jarduerak proposatzen dituzte. Bertzeak bertze, Beartzungo erreka gurutzatzen duen tirolina-zirkuitu eder bat. Bertan aquapark natural batek bertze hainbat jardueratan aritzeko aukera ere ematen du (zortzi urtetik goitikoentzat).
Horrez gain, parkean 200 metroko Ferrata Bide zoragarri bat ere egin daireke.
Lau tirolina erraldoiren bidez, Beartzungo arroila gurutzatu nahi duenak ere badu aukerarik. 220-320-330-450 metro luzera eta 110m altuera dituzten tirolina bat baitago.
Aurten tirolinetan frenatzeko sistema berria paratu dute, «gaur egun merkatuan dagoen sistema hoberenetariko bat». Horrekin, 60km/orduko abiadura daraman pertsona inolako arazorik gabe geldi daiteke modu egokian.
Azkenik, ausartenentzat 100 metroko Pendulu salto erraldoi bat dago (Zubi saltoa gisakoa), kirol hau 15 urtetik goitikoendako prestatua dago (gurasoen baimenarekin).
Bertiz Abentura Park
Hau ere lau urtetik goitikoendako prest dago, zuhaitzez zuhaitz, tirolinetan edo 60 jokoetan ibiltzeko.
Segurtasun sistema aurreratuena ezartzeko, parkea berritua izan da, bezeroa une oro kable bati lotuta egoten da eta hori laxatzea ezinezkoa da.
Erreserbak
Parke bateko zein bertzeko jarduerez gozatzeko aitzinetik erreserba egin behar da.