Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 414 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 591 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 275 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 474 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 11, 1.907 proba egin zituzten (1.000 PCR eta 907 antigeno proba) eta horietatik 68k positibo eman zuten (%3,5)
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 11, 7 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 68 daude ospitalean, horietatik 15 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%32), eta 15 urtetik beherakoak (%26). Ondotik, 30-44 urteko eta 15-29 urteko taldeak daude (%16). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea (%7) eta 75 urtetik gorakoena (%3)talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%32), eta 15 urtetik beherakoak (%26). Segidan, 30-44 urteko eta 15-29 urteko taldeak daude (%16). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea (%7) eta 75 urtetik gorakoena (%3). Positibo berrien batez bertzeko adina 35,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 52.037 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.114koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!