COVID-19: Azken datuak

Bi positibo gehiago atzeman dituzte azken datuen arabera, Arizkunen eta Donezteben

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 11a, 07:36

Azken datuen arabera, bi positibo gehiago atzeman dituzte gure lurraldean: bat Arizkunen eta bertzea Donezteben. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %3,6koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 69 pertsona zeuden (horietatik 17 ZIUn). Atzeman zituzten 67 kutsatuen batez bertzeko adina 36 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.113koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 414 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 590 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 275 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 474 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 10, 1.832 proba egin zituzten (908 PCR eta 924 antigeno proba) eta horietatik 51k positibo eman zuten (%3,6)

COVID-19ak jota, atzo, martxoak 10, 2 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 69 daude ospitalean, horietatik 17 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %68, Tuteran %20 eta Lizarran %2. Gainerako positiboak (%10) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 82.321 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, martxoak 10, 2.483 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 26.158 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 30-44 urtekoak (%30) eta 15-29 urtekoak (%24) dira. Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldea dago (%19); segidan, 15 urtetik beherako taldea (%15). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak eta 75 urtetik gorakoak (%9 eta %3, hurrenez hurren). Positibo berrien batez bertzeko adina 36 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 58 emakumeak dira eta % 42 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 51.969 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.113koa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun