«Zenbat eta gehiago eutsi birusari, orduan eta denbora gehiago irabaziko dugu immunizazio kolektiboaren prozesuan», erran du prentsaurrekoan Santos Indurain Osasun kontseilariak. Eta azpimarratu du gizarte-interakzioak lagundu egiten duela kutsadurak areagotzea. Horregatik, beharrezkoa da hurrengo jai egunetarako antzeko neurriak hartzea lurralde guztietan. Hori dela eta, Nafarroako itxiera perimetrala mantentzearen alde egin du, etxeratze agindua 23:00etatik 06:00etara mantendu bidenabar.
Gainera, ostalaritza establezimenduetan gehienez ere bi bizikidetza-unitatetako sei pertsonarentzako murrizketei eutsi zaie, bai eta edukiera-mugak eta ordutegiei dagozkien murrizketak ere: edukieraren % 100 terrazetan, eta % 30 barra-zerbitzurik gabeko barnealdeetan, eta itxiera 21:00etan, ordu bat gehiago janaria etxera eramateko zerbitzua eskaintzen dutenentzat.