Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 414 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 589 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 276 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 474 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 9, 2.295 proba egin zituzten (1.392 PCR eta 903 antigeno proba) eta horietatik 51k positibo eman zuten (%2,2)
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 9, 2 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 74 daude ospitalean, horietatik 16 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 eta 29 urte bitartekoak dira (%30), eta 45 eta 59 urte bitartekoak (%20). Ondotik, 15 urtetik beherakoak daude (%18), eta atzetik 60 eta 75 urte bitartekoak (%12). Azkenik, ez da kutsadura berririk erregistratu 75 urtetik gorakoen taldean (%0). Positibo berrien batez bertzeko adina 34,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 51.902 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.111koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!