Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 414 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 587 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 276 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 472 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 7, 989 proba egin zituzten (668 PCR eta 321 antigeno proba) eta horietatik 66k positibo eman zuten (%4,8)
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 7, 4 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 80 daude ospitalean, horietatik 16 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beheitikoak (%23) eta 45 urtetik 59 urtera bitartekoak (%21) dira. Ondotik, 30 eta 44 urte bitartekoak daude (%19), eta 60 eta 75 urte bitartekoak (%15). Azkenik, 15-29 urteko taldeak eta 75 urtetik goitikoak daude (%11). Positibo berrien batez bertzeko adina 39,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 51.799 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.108koa.