Mahai gainean zuten bertze neurrietako bat unibertsitateko ikasketak bertze erkidego batean egiten ari diren ikasleei ohiko bizilekura bueltatzeko debekua zen. Horren inguruko adostasunik, ordea, ez dute lortu. Hala ere, mugikortasunari lotuta, beharrezkoak ez diren bidaiak ez egiteko aholkatu dute eta jende pilaketak sor ditzaketen ekitaldiak ezin izanen dira egin. Bertzetik, eremu publikoan nahiz pribatuan gehienez lau lagun elkartzeko aukera proposatu dute.
Osasun Publikoaren Batzordeak «mugikortasuna eta kontaktuak mugatzeko» adostu ditu neurriak. Autonomia erkidegoetako ordezkariek eta Espainiako Osasun Ministerioak osatzen dute batzorde hori eta atzo adostu zituzten. Hala ere, heldu den asteazkenean berretsi beharko dituzte.