Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 411 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 586 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 266 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 468 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 4, 1.895 proba egin zituzten (1.047 PCR eta 848 antigeno proba) eta horietatik 71k positibo eman zuten (%3,7)
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 4, 5 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 78 daude ospitalean, horietatik 14 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15-29 urtekoak (%41) eta 30-44 urtekoak (%19) dira. Ondotik, 14 urtetik beherakoak daude (%14) eta 45 urtetik 59 urtera bitartekoak (%13). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%10), eta 75 urtetik gorakoena (%3). Positibo berrien batez bertzeko adina 30,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 51.468 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.107koa.