Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 409 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 586 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 265 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 468 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 3, 1.761 proba egin zituzten (869 PCR eta 892 antigeno proba) eta horietatik 57k positibo eman zuten (%3,5)
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 3, 5 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 3 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 77 daude ospitalean, horietatik 16 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%26), eta 15-29 urtekoak (%19). Ondotik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%16), eta 75 urtetik gorakoena (%15). Azkenik, 30-44 urteko taldea dago (%13), eta 15 urtetik beherakoak (%11). Positibo berrien batez bertzeko adina 45,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 51.397 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.106koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!