Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 409 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 585 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 265 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 468 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, Atzo, martxoak 2, 2.067 proba egin zituzten (1.206 PCR eta 861 antigeno proba) eta horietatik 57k positibo eman zuten (%2,75)
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 2, 6 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 2 ZIUn, eta 5 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 83 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beherakoak (%27) eta 15-29 urtekoak (%24) dira. Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldea dago (%16), eta 30-44 urtekoa (%15). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%13), eta 75 urtetik gorakoena (%5). Positibo berrien batez bertzeko adina 34,9 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 58 emakumeak dira eta % 42 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 51.335 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.103koa.