Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 408 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 585 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 264 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 467 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, Atzo, martxoak 1, 1.754 proba egin zituzten (785 PCR eta 969 antigeno proba) eta horietatik 59k positibo eman zuten (%3,4)
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 1, 4 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 79 daude ospitalean, horietatik 20 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beherakoak (%29) eta 45 urtetik 59 urtera bitartekoak (%25) dira. Ondotik, 30-44 urteko taldea dago (%19), eta 15-29 urtekoa (%16). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%8), eta 75 urtetik gorakoena (%3). Positibo berrien batez bertzeko adina 33,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 51.278 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.098koa.