COVID-19: Azken datuak

Eskualdeko osasun zentroek ez dute azken orduetan positibo gehiagoren berririk eman

Ttipi-Ttapa 2021eko martxoaren 1a

Asteburua tarteko, gaur ezagutzera eman diren datuen arabera, atzo ez zuten kasu berri bakar baten erreferentziarik eman gure lurraldeko osasun etxeek. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %4,2koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 85 pertsona zeuden (horietatik 19 ZIUn). Atzeman zituzten 42 kutsatuen batez bertzeko adina 29,4 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.098koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 408 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 582 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 264 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 466 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 28, 784 proba egin zituzten (486 PCR eta 298 antigeno proba) eta horietatik 42k positibo eman zuten (%4,2)

COVID-19ak jota, atzo, otsailak 28, 0 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 85 daude ospitalean, horietatik 19 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %50, Tuteran %38 eta Lizarran %0. Gainerako positiboak (%12) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 63.425 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, otsailak 28, 986 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 22.284 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%29), eta 15 urtetik beherakoak (%26). Ondotik, 15-29 urteko taldea dago (%24), eta 30-44 urtekoa (%16). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago, %5arekin. Ez da kasurik erregistratu 75 urtetik gorako pertsonen artean. Positibo berrien batez bertzeko adina 29,4 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 69 emakumeak dira eta % 31 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 51.219 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.098koa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun