Beti Gazteko futbol talde nagusia zazpi gol eginez bueltatu da urtebete beranduago Mastegira

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko mar. 1a, 07:00
Beti Gazte futbol taldea ia urte bete beranduago aritu zen igandean Mastegin eta 7-1 irabazi zion Oiartzuni. Argazkian, hasierako hamaikakoa, Joseba Roteta entrenatzailearekin.

Eskualdeko futbol eta eskubaloi taldeen artean garaipen bakarra lortu dute lesakarrek

Futbol gosea zuten Lesakako futbolzaleek, joan den urteko martxoaren 8tik ez baitzuten txapelketa ofizialeko partidarik ikusi Mastegin. Ia urtebete beranduago, Beti Gazteko futbol talde nagusiak Mastegin jokatu zuen Gipuzkoako Ohorezko mailako  partida. Eta edonoren gosea asetzeko moduko emaitza lortu zuen gainera, 7-1 irabazi baitzion lider moduan zetorren Oiartzuni. Orain, talde gehienek baino partida bat guttiago jokatua izan arren, lider ageri da Beti Gazte.

Orokorrean, ordea, ez zen asteburu ona izan lehiatu ziren eskualdeko bertze taldeentzat. Futbolean, hirugarren mailan, Baztanek berdindu egin zuen Cortesen eta Doneztebe jubenilek ere berdindu egin zuten Uharten. Doneztebeko talde nagusiak galdu egin zuen, ordea, etxean, Baztango jubenilek bezalaxe. Eskubaloian, Baztango KKT talde nagusiak berdindu egin zuen Elizondon, baina jubenilek eta kadeteek galdu, baita Aurrerako kadeteek ere.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • CD Cortes 0 – Baztan 0

Gipuzkoako Preferente mailan

  • Beti Gazte 7 (Jonan Arbelaitzek 2, Unai Telletxeak 2, Jon Ubiria, Jon Zabala eta Pello Telletxea) – Oiartzun 1

Nafarroako Preferente mailan

  • Doneztebe 2 (Ander Arbilla eta Borja Arregi) – CD Ondalan 3

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • Baztan 2 (Unai Bengotxea eta Beñat Erro) – JD San Jorge 3
  • CDF Itaroa Huarte 1 – Doneztebe FT 1 (Unai Montiel)

ESKUBALOIA

Nafarroako Emakumezkoen Ligan

  • Baztango BKT 26 – Lagunak 26

Nafarroako neska jubenilak

  • Malkaitz 24 - Baztango BKT 16

Nafarroako neska kadeteak

  • Baztango BKT 9 – Agoizko KE 26
  • Aurrera 4 – Malkaitz 29

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun