Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 408 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 582 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 264 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 466 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 27, 1.080 proba egin zituzten (794 PCR eta 286 antigeno proba) eta horietatik 45ek positibo eman zuten (%4,2)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 27, 1 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 86 daude ospitalean, horietatik 19 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 30 eta 44 urte bitartekoak dira (%28), eta 45 eta 59 urte bitartekoak (%26). Ondotik, 15 urtetik beherakoen taldea dago (%22), eta 15-29 urtekoena (%17). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%4) eta 75 urtetik gorakoena (%2). Positibo berrien batez bertzeko adina 34,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 50 emakumeak dira eta % 50 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 51.177 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.096koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!