COVID-19: Azken datuak

Zazpi positibo gehiago azken orduetan: hiruna Baztanen eta Bortzirietan eta beste bat Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 25a, 07:21

Gaur publiko egin dituzten datuen arabera, zazpi positibo gehiago erregistratu dute gure lurraldean: hiru Baztanen (Elbete +2 eta Elizondo +1), hiru Bortzirietan (Bera +2 eta Lesaka +1) eta beste bat Leitzan.Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %2,6koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 111 pertsona zeuden (horietatik 20 ZIUn). Atzeman zituzten 82 kutsatuen batez bertzeko adina 30,7 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.095ekoa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 408 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 579 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 262 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 462 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 24, 3.132 proba egin zituzten (2.281 PCR eta 851 antigeno proba) eta horietatik 82k positibo eman zuten (%2,6)

COVID-19ak jota, atzo, otsailak 24, 4 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 111 daude ospitalean, horietatik 20 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %53, Tuteran %11 eta Lizarran %0. Gainerako positiboak (%36) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 57.639 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, otsailak 24, 2.923 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 21.389 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beherakoak (%36) eta 45 urtetik 59 urtera bitartekoak (%23) dira. Ondotik, 15-29 urteko taldea dago (%19), eta 30-44 urteko segmentua (%15). Azkenik, 60-75 urte bitartekoen taldea dago (%6), eta 75 urtetik gorakoena (%1). Positibo berrien batez bertzeko adina 30,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 51.037 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.095ekoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun