Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 408 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 576 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 261 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 459 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 23, 2.373 proba egin zituzten (1.551 PCR eta 822 antigeno proba) eta horietatik 63k positibo eman zuten (%2,65)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 23, 5 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 2 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 117 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%26), eta 30-44 urtekoak (%24). Ondotik, 15 urtetik beheitikoen taldea dago (%20), eta 15-29 urtekoena (%14). Azkenik, 60-75 urte bitartekoen eta 75 urtetik goitikoen taldea dago (%8). Positibo berrien batez bertzeko adina 39,9 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 63 emakumeak dira eta % 37 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 50.955 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.095ekoa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!