Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 408 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 575 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 261 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 457 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 22, 1.856 proba egin zituzten (859 PCR eta 997 antigeno proba) eta horietatik 57k positibo eman zuten (%3,1)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 22, 7 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 119 daude ospitalean, horietatik 20 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 30-44 urtekoak (%25) eta 15 urtetik beheitikoak (%23) dira. Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldea dago (%21), eta 15-29 urteko segmentua (%17). Azkenik, 75 urtetik goitikoak daude (%9) eta 60 eta 75 urte bitartekoak (%5). Positibo berrien batez bertzeko adina 38,6 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 59 emakumeak dira eta % 41 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 50.892 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.094koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!