COVID-19: Azken datuak

Lau positibo gehiago azken datuen arabera: hiru Donezteben eta bat Igantzin

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 22a, 07:55

Gaur publiko egin dituzten datuen arabera, lau positibo gehiago erregistratu dute gure lurraldean: hiru Donezteben eta bat Igantzin. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %5,2koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 126 pertsona zeuden (horietatik 21 ZIUn). Atzeman zituzten 57 kutsatuen batez bertzeko adina 27,1 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.094koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 408 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 572 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 261 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 456 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 21, 1.091 proba egin zituzten (783 PCR eta 308 antigeno proba) eta horietatik 57k positibo eman zuten (%5,2)

COVID-19ak jota, atzo, otsailak 21, 2 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 126 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %72, Tuteran %5 eta Lizarran %0. Gainerako positiboak (%23) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 52.001 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, otsailak 21, 547 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 19.825 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beheitikoak eta 15-29 urtekoak dira (%32); atzetik, 45 eta 59 bitartekoak (%15). Ondotik, 30-44 urteko taldea dago (%10), eta 60tik 75era bitarteko segmentua (%9). Azkenik, 75 urtetik goitikoen taldea dago (%2). Positibo berrien batez bertzeko adina 27,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 58 emakumeak dira eta % 42 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 50.835 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.094koa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun