Denboraldiko lehen garaipena lortu du Doneztebe futbol taldeak etxean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko ots. 22a, 08:00
Doneztebek etxeko lehen partidan garaipen garbia lortu du. Argazkia: Foto Zaldua

Eskubaloian eta errugbian etxetik kanpo garaipenak eskuratu dituzte Baztango BKT eta Sarako Izarrak

Denboraldiko lehen garaipena lortu zuen etxeko lehen partidan Doneztebe futbol talde nagusiak. Baztan futbol taldeak estu hartu zuen Peña Sport liderra Giltxaurdin, baina azken minutuko gol batek hiru puntuak Tafallara bidean jarri zituen. Eskubaloian garaipena lortu zuen Baztango BKTk Burlatan eta errugbian, lidergoari eusteko baliagarria zaion garaipena lortu zuen Sarako Izarra rugby taldeak Arrasaten.

FUTBOLA

Gizonezkoak hirugarren mailan

  • Baztan 2 (Andoni Goñi eta Asier Lizartza) – Peña Sport 3

Gizonezkoak Nafarroako Preferente mailan

  • Doneztebe 3 (Xabier Erasunek 2 eta Borja Arregi) – CD Amaya 1

ESKUBALOIA

Nafarroako Emakumezkoen Ligan

  • Malkaitz 25 - Baztango BKT 27

ERRUGBIA

Gizonezkoen Euskal ligako lehen mailan

  • Kanpazar Arrasate Ordizia Rugby RT 24 - Sarako Izarra RT 41

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun