Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 404 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 570 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 257 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 453 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 19, 1.603 proba egin zituzten (861 PCR eta 742 antigeno proba) eta horietatik 58k positibo eman zuten (%3,62)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 19, 8 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 4 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 130 daude ospitalean, horietatik 23 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%29); ondotik, 15 urtetik beherakoak (%20). Gero, 30-44 urteko taldea dago (%17), atzetik 15-29 urtekoak eta 60tik 75era bitartekoak (%16, hurrenez hurren). Azkenik, 75 urtetik gorakoen taldea dago (%2). Positibo berrien batez bertzeko adina 39,4 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 50 emakumeak dira eta % 50 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 50.721 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.092koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!