COVID-19: Azken datuak

Bortz positibo atzeman dituzte azken orduetan: hiru Beran eta bi Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021eko otsailaren 19a

20 kasu positibo atzeman dituzte Beran otsailaren 1az geroztik. Baheketa urtarrilaren 31n egin zuten.

Gaur publiko egin dituzten datuen arabera, bortz positibo gehiago erregistratu dute gure lurraldean: hiru Beran eta bi Elizondon. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %3,6koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 133 pertsona zeuden (horietatik 23 ZIUn). Atzeman zituzten 65 kutsatuen batez bertzeko adina 35,7 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.088koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 402 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 570 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 257 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 448 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 18, 1.793 proba egin zituzten (893 PCR eta 900 antigeno proba) eta horietatik 65ek positibo eman zuten (%3,6)

COVID-19ak jota, atzo, otsailak 18, 5 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 133 daude ospitalean, horietatik 23 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %72, Tuteran %6 eta Lizarran %3. Gainerako positiboak (%19) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 47.220 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, otsailak 18, 2.011 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 18.131 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15 eta 29 urte bitartekoa da (%37); ondotik, 45 eta 59 urte bitartekoa (%20). Segidan, 30-44 urteko taldea dago (%14), eta atzetik 15 urtetik beheitikoak (%12). Azkenik, 60-75 urteko taldea dago (%9), eta 75etik goitikoa (%8). Positibo berrien batez bertzeko adina 35,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 57 emakumeak dira eta % 43 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 50.663 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.088koa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun