Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 402 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 568 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 257 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 445 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 17, 1.886 proba egin zituzten (962 PCR eta 924 antigeno proba) eta horietatik 78k positibo eman zuten (%4,1)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 17, 9 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 3 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 132 daude ospitalean, horietatik 24 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%26); ondotik, 15 eta 29 urte bitartekoa (%24). Segidan, 15 urtetik beheitikoen taldea dago (%21); gero, 30 urtetik 44ra bitarteko eta 60 urtetik 75era bitarteko segmentuak (%13). Azkenik, 75 urtetik goitikoen taldea dago (%3). Positibo berrien batez bertzeko adina 35,6 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 50.598 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.087koa.