COVID-19: Azken datuak

Hiru positibo gehiago atzeman dituzte azken datuen arabera: bi Malerrekan eta bat Baztanen

Ttipi-Ttapa 2021eko otsailaren 17a

Orain arte, 43.206 pertsona txertatu dituzte Nafarroan eta horietatik 16.397k hartu dituzte bi dosiak.

Gaur publiko egin dituzten datuen arabera, hiru positibo gehiago erregistratu dute gure lurraldean: bi Malerrekan (Legasa +1 eta Sunbilla +1) eta bat Elizondon. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %2,3koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 136 pertsona zeuden (horietatik 24 ZIUn). Atzeman zituzten 60 kutsatuen batez bertzeko adina 40,8 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.087koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 401 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 568 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 257 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 443 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 16, 2.589 proba egin zituzten (1.742 PCR eta 847 antigeno proba) eta horietatik 60k positibo eman zuten (%2,3)

COVID-19ak jota, atzo, otsailak 16, 6 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 136 daude ospitalean, horietatik 24 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %65, Tuteran %8 eta Lizarran %3. Gainerako positiboak (%24) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 45.209 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, otsailak 16, 2.003 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 17.253 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15 urtetik beherakoak dira (%25); ondotik, 45 urtetik 59 urtera bitartekoak (%23). Segidan, 15-29 urteko taldea dago (%20), eta 30-44 urtekoa (%18). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak eta 75 urtetik goitikoak daude (%7). Positibo berrien batez bertzeko adina 40,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 53 emakumeak dira eta % 47 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 50.520 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.087koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun