Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 399 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 567 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 257 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 443 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 15, 1.746 proba egin zituzten (777 PCR eta 969 antigeno proba) eta horietatik 57k positibo eman zuten (%3,26)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 15, 7 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 142 daude ospitalean, horietatik 24 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%27), eta atzetik 15 eta 29 urte bitartekoa (%24). Ondotik, 30 eta 44 urte bitarteko taldea (%15), eta atzetik 15 urtetik beheitikoak (%14). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak eta 75 urtetik goitikoak daude (%10). Positibo berrien batez bertzeko adina 40,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 50.460 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.085ekoa.