Iparraldean mugatik 30 kilometrora arte bizi diren herritarrek ez dute PCR negatiborik erakutsi beharko hegoaldetik itzultzerakoan

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 16a, 08:00

Nafarroako Gobernuak atzo jakitera eman zuenez, Ipar Euskal Herrian mugatik 30 kilometrora arte bizi diren herritarrek, hegoaldean 24 ordu baino laburragoak diren egonaldien ondotik atzera itzultzerakoan, ez dute PCR negatiboa ziurtatzen duten agiririk erakutsi beharko. Hala ere, ilbeltzaren 14an itxitako pasabideek itxita segituko dute oraingoz.

Neurri honetaz gain, Nafarroako Gobernuak bere webgune ofizialean Covid-19aren hedapena saihesteko herrialde bakoitzak hartu dituen neurriak azaltzen ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun