Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 399 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 566 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 257 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 443 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 14, 1.202 proba egin zituzten (942 PCR eta 278 antigeno proba) eta horietatik 48k positibo eman zuten (%4)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 14, 5 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 5 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 142 daude ospitalean, horietatik 25 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15-29 urtekoa da (%27), eta atzetik 30-44 urtekoa (%23). Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldeak eta 15 urtetik beheitikoak daude (%17). Azkenik, 75 urtetik goitikoen taldea dago (%12) eta 60 eta 75 urte bitartekoen taldea (%4). Positibo berrien batez bertzeko adina 37,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 50.403 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.084koa.